Boluntariotza efektuaren 150 urte

Urtemuga ospatzen ari gara! Hilabete hontan, Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduak 150 urte betetzen ditu. 1863an sortu zenetik, boluntariotza da Mugimenduaren motorra. Gaur, inoiz baino gehiago, Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren ekintzen bizkarrezurra osatzen du, Elkarte Nazionaletako programak aurrera eramaten lagunduz eta milioika pertsonei laguntza emanaz. Bideo honekin Espainiako Gurutze Gorriko 200.000tik gora diren boluntarioak omendu nahi ditugu, gehien behar dutenak laguntzen baidituzte era eskuzabal batean.